Kalitate politika

 

Gure erakundean erabiltzen ditugun prozesuak normalizatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko asmoz, Kalitatearen Kudeaketa Sistema 2005etik aurrera abian ezarri dugu ISEI-IVEIn. Horretarako ISO 9001-2015 nazioarteko arau berria erreferentzia gisa hartu dugu.

Hona hemen politika honetako oinarrizko hastapenak:

  • Sistema bat izateak zera esan nahi du: lan egiteko ezarritako modua partaide guztiok ezagutzen dute, nahiz eta une edo zeregin bakoitzean pertsona desberdinak egon.
  • Ezarritako Kalitate Sistema bezeroen eta gure erakundean lan egiten duten pertsonen gogobetetzea lortzen saiatzen da baita prozesuetako efizientzia ere, ISEIko baliabideak hobeto erabiliz.
  • Etengabeko hobekuntzak ISEIko jarduera guztiak gidatu behar ditu. Hau da, gauzatzen diren jarduerak planifikatu, lan-plangintzaren arabera burutu eta koherentziaz jardutea, betiere etengabeko hobekuntzaren ildoari jarraituz.
  • Kalitateak denon arteko akordio eta konpromisoa eskatzen du, lanpostu guztien jardueretan sortzen baita.
  • ISEIko asmoa lan talde prestatu baten moduan aritzea da. Horretarako denok parte hartzea eta prozesu horien osoko ikuspegia izatea ezinbestekotzat jotzen dugu, norbanakoaren edo arloaren ikuspegien gainetik.
  • Bezeroen eskaerak betez gain, legezko betekizunak eta kasu bakoitzeko arauak ere asetzea oso garrantzitsua da.