ANIZTASUNARI TRATAERA


ISEI-IVEIk egiten dituen ikerketak hiru iturri nagusietatik agertzen dira:

•    Sakon aztertzea aspektu adierazgarri eta korapilatsuak, hain zuzen ere, euskal heziketa-sistemari eragiten diotenak eta ebaluazio autonomiko, nazio eta nazioartekoetan ageri direnak.
•    Heziketa-estamentu edo prozesu bati eragiten dion edota hezkuntza-sistema  orokorraren alderdi nabarmenak hobetzeko Sailaren agindua.
•    Ezarri beharreko europar helburuekin
ondorioztatzen direnak lortzea.

2002. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen presentziak ikasle arrunten errendimenduan duen eragina

Izenburua 2002. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen presentziak ikasle arrunten errendimenduan duen eragina
Data 2002
Eguneratze data 01/01/2002
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 35625
Sintesia Txosten honek ISEIk egindako ikerketa baten emaitza islatzen du. Ikerketa horrek aurrera egin nahi du hezkuntza-premia bereziak dituzten zenbait ikasle gelan egoteak gainerako ikasleen emaitza akademikoetan izan dezaketen eraginari buruzko ezbaian.

Aurkibidea

1. Sarrera
2. Txostenaren helburua
3. Lan-metodologia
4. Kontsultatutako dokumentazioa.
5. Ikerketa hezkuntza-premia berezien arloan: auziaren egoera
6. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eragina ikasle arruntengan: dokumentaziorik aipagarriena
7. Ondorioak
8. Etorkizuneko ikerketa-ildoak
9. Bibliografia

 

Laburpena

Txosten honek ISEIk egindako ikerketa baten emaitza islatzen du. Ikerketa horrek aurrera egin nahi du hezkuntza-premia bereziak dituzten zenbait ikasle gelan egoteak gainerako ikasleen emaitza akademikoetan izan dezaketen eraginari buruzko ezbaian.

Oso gutxi dira testuingurua aztertzen duten ikerketak, testuinguru horretan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak integrazio-egoeran daudenean, txosten honen arabera. Izan ere, ez dira aurkitu hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrek talde arruntaren errendimenduan eragin negatiboa dutela baieztatzen duen ebidentziarik edo behar adina egiaztatutako azterlanik.

 Eskolako integrazioari buruzko ikerketa gehienek, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hezkuntza-arreta ingurune barne-hartzailean eskaintzeak dituen onurak aipatzen dituzte. Gainera, mugako adimen-gaitasuna (edo antzekoa) duten ikasleen ingurukoak dira, gehien bat.  Hori dela eta, emaitzak, edonola ere, ezintasuna duten ikasleen kategoria horretara bakarrik zabaldu ahal izango lirateke. Eta  azterlan gehienek gizarte-garapenaren eta egokitze-trebetasunen alderdiak aipatzen dituzte.

 Hau da, gaur egun, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen integrazio-planek hainbat urte dituzten arren, ez dago hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, ikasle arrunten gela berdinean daudenean, horien errendimenduan duten eraginari buruzko datu behar bezain fidagarriak jasotzea ahalbidetzen duen ikerketa-ildo irekirik. Printzipioz, horien errendimendua biztanleria orokorrarenaren antzekoa da eta beren mailari dagozkion helburuak lortzen dituzte, integrazio-egoerako ikaskiderik ez duten ikasleen proportzio berean.

 Hortaz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak integratzeko programak ez du eragozpenik sortzen ikasle arrunten errendimendu akademikoan, integrazio hori baldintza pedagogiko egokietan eta azterlan esperimentalean ezarritako baliabideekin egiten denean.