2008. Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin.

Izenburua 2008. Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin.
Data 2008ko iraila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32189
Sintesia "Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin (2008ko iraila)" txostenean bullyingaren inguruko datuak, estatistikak, alderaketak eta ondorioak bildu dira, 2007-2008 ikasturtean egindako inkestetan oinarrituta. Honako jokaera hauen ingurukoak aztertu dira ikerlanean: ahozko tratu txarrak, gizarte-bazterketa, tratu txar fisikoa, gauzei erasotzea eta ciberbullyinga.

Aurkibidea

1. IKERKETAREN IKUSMOLDEA
2. BULLYING IKERLANAREN EZAUGARRIAK
3. EMAITZAK
  3.1. Emaitza orokorrak
  3.2. Lehen Hezkuntzako emaitzak
  3.3. DBHko emaitzak
  3.4. Zuzendaritza Taldeetako emaitzak
4. ONDORIO OROKORRAK

 

Laburpena

2007-2008 ikasturteko bullyingari edo ikaskideen arteko tratu txarrei buruzko txostena 2004-2005 ikasturtean egindako lehen ikerketaren jarraipena da, eta bilakaera neurtzea du helburu.  Bi galdera sorta ditu oinarri, bata ikasleen artean banatu da eta bestea, berriz, zentro bakoitzeko Zuzendaritzak bete du. Ikasleei emandako galderak Herriaren Defendatzailearen azterketarako prestatutakoak dira (Madril, 1999), Arora 1989 kontrol-zerrendarekin osatuta.  Oraingoan, teknologia berrien bidez eragindako tratu txarraren behaketa gehitu da eta tratu txarra ematen den egoerei buruzko galdera batzuk egokitu dira. Bost multzotan sailkatu dira behatutako jokaerak: ahozko tratu txarrak, gizarte-bazterketa, tratu txar fisikoa, gauzei erasotzea eta ciberbullyinga.
Ikerketaren arabera, 2008ko tratu txarren adierazle orokorra %15,5ekoa da Lehen Hezkuntzan eta %10,6koa DBHn, 2005ean baino apur bat apalagoa.
Era berean, txostenean jasotzen da ikasleen ehuneko kezkagarri bat badagoela (%15 Lehen Hezkuntzan eta %19 DBHn) tratu txarren berri inori ematen ez diona. Bullyingaren aurrean nork esku hartzen duen eta zentroetatik zein neurri hartu dituzten ere aztertu da ikerketan.