isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Hezkuntza bikaintasunerantz

Izenburua Hezkuntza bikaintasunerantz
Data 2016ko otsaila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txostenean aztertzen dira maila oneko hezkuntza-bikaintasuna erakusten duten herrietako batzuen ezaugarriak; euskal hezkuntza-sistemaren alderdi nabarmengarri batzuk jasotzen dira, eta zenbait helburu eta hobekuntzarako proposamen egiten.

Aurkibidea

AURKEZPENA

1.    AUZIAREN EGOERA: EMAITZA BIKAINAK LORTZEN DITUZTEN HEZKUNTZA-SISTEMEN EZAUGARRIAK

2.    EUSKADIKO HEZKUNTZA-SISTEMAREN EGOERA ANIZTASUNAREN ERANTZUNARI DAGOKIONEZ.

3.    EUSKADIKO HEZKUNTZA-SISTEMAREN HELBURUA:

4.    MCKINSEY TXOSTENA. HEZKUNTZA-SISTEMEN HOBEKUNTZAREN FASEAK.

5.    HEZIKETA-BIKAINTASUNERANZKO HOBEKUNTZA ALDERDIEI BURUZKO EZTABAIDAREN GARAPENA

6.    PROPOSAMENAK IKASTETXEAN ABIATZEKO EREDUA

7.  BIKAINTASUNAREN GARAPENA HEZKUNTZA SAILAK PRESTAKUNTZARAKO FINKATU DITUEN  LEHENTASUNEZKO LERROETAN

 

Laburpena

Herrialde batzuk aukeraturik, nazioarteko ebaluazioetan heziketa-bikaintasun maila ona erakutsi duten haien artetik, eta Euskal hezkuntza-sistemaren hobekuntzarako eraginkorrak gertatu litezkeen neurriak identifikatzeko asmoz, aztertzen dira herrialde hauetako ezaugarri nabarmenenetako batzuk, arlo hauei dagokienean: hezkuntza-sistema, ikastetxeen antolaketa, kudeaketa eta lidergoa, irakasleen garapen profesionala, eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua.

Era berean jasotzen dira euskal hezkuntza-sistemak jada dituen alderdi azpimarragarriak, berau ekitate maila oneko sistema bilakarazi dutenak, bai, baina ez horren ona, bikaintasunari begira, nola diren: kanpo ebaluazioak, ikastetxe eraginkorrei buruzko ikerketak, aniztasunari erantzuna emateko planak, irakasleentzako pretakuntza-planak eta ikastetxeetako zuzendaritzen ebaluazioa.

Nazioarteko ebaluazioetan lortutako emaitzak oinarri bezala hartuta, kokatzen da euskal hezkuntza-sistema McKinsey txostenak proposatzen duen hezkuntza sistemak hobetzeko prozesuen fasetako eskemaren barruan, eta aztertzen dira gure sistemari legozkiokeen interbentzioak, batetik, nazioarteko esperientziaren ikuspuntutik abiatuta, eta bestetik, euskal hezkuntza-sistemaren ezaugarri propioak kontuan. Analisi horretatik abiatuta luzatzen dira hala zenbait proposamen euskal hezkuntza sistemaren hobekuntzarantz, gerora ere kontrastatu ahal izan direnak egunean-egunean hezkuntza jardunean diharduten kolektibo guztietako ordezkaritza esanguratsuek parte hartu duten eztabaida baten bidez.

Azkenik, txostenak xeheki azaltzen du eztabaidaren prozesua eta lortutako ekarpenak eta proposamenak, eta horiek ikastetxeetan aurrera eramateko eredua proposatzen da.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI