isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

ANIZTASUNARI TRATAERA


ISEI-IVEIk egiten dituen ikerketak hiru iturri nagusietatik agertzen dira:

•    Sakon aztertzea aspektu adierazgarri eta korapilatsuak, hain zuzen ere, euskal heziketa-sistemari eragiten diotenak eta ebaluazio autonomiko, nazio eta nazioartekoetan ageri direnak.
•    Heziketa-estamentu edo prozesu bati eragiten dion edota hezkuntza-sistema  orokorraren alderdi nabarmenak hobetzeko Sailaren agindua.
•    Ezarri beharreko europar helburuekin
ondorioztatzen direnak lortzea.

2005. Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan Euskal Sistemaren erantzuna.

Izenburua 2005. Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan Euskal Sistemaren erantzuna.
Data 2006ko martxoa
Editatua Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Ikerketa honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eskolatuta dauden Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei Euskadiko Hezkuntza Sistemak ematen dien erantzun-mota aztertzea da.

Aurkibidea

Sarrera
Sintesia eta hobetze-proposamenak
Azterketa kualitatiboa
Azterketa deskriptiboa
A. PROFESIONALEN, IKASTETXEEN ETA FAMILIEN EZAUGARRIAK
B. HEZKUNTZA-ERANTZUNAREN AZTERKETA
Eranskinak
1. Ikerketaren ezaugarriak
2. Terminoen glosategia
3. HPBei buruzko araudia EAEn.

4. Bibliografia

 

Laburpena

Ikerketa honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eskolatuta dauden Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei Euskadiko Hezkuntza Sistemak ematen dien erantzun-mota aztertzea da.

Hasteko, Curriculuma Norbanakoari Egokituta (CNE) duten ikasleen eta HPB dituzten ikasleen hezkuntza-egoera ezagutzera zuzendu da ikerketa, ondoren profesionalek CNE eta HPB dituzten ikasleei erantzuteko zer hezkuntza-estrategia erabiltzen dituzten deskribatzeko. Ikastetxeen eta CNE duten ikasleen familien artean zer harreman ezartzen diren arakatu da eta familiek emandako hezkuntza-erantzunaz zer asebetetze-maila duten baliatu da. Era honetan, tutoreek eta laguntzako irakasleek gauzatzen dituzten esku-hartzeen egokitasuna ikustatu ahal izan da, erreferentzia gisa eskola inklusiboaren adierazle jakin batzuk hartuta.

Ikerketa honen arabera, HPB dituzten ikasleen hezkuntza-erantzuna hezkuntza-sistema arruntean barneratuta dago, eta gizarteratzearen helburua lortuta dagoela esan daiteke, nahiz eta irakaskuntzaz kanpoko espazioetara ere hedatu behar den. Dena den, desberdintasun garrantzitsuak daude, lurraldeen artean, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten biztanleria-kopuruaren hausnarketari dagokionez; ziur asko, bakoitzak “Hezkuntza Premia Berezien Kodea” interpretatzeko duen moduak eragiten du hori.

Txosten honen egileek esaten dute Eskola inklusiboari bide emango dioten hezkuntza-politikak garatzeko, beharrezkoa dela irakasleen prestakuntzaren funtzioa onartzea. Horretarako, profesionalen esperientzietatik eta ezagutzetatik abiatzea gomendatzen dute.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI