isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan. Behin betiko txostena (2011-2015)

Izenburua Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan. Behin betiko txostena (2011-2015)
Data 2015eko abendua
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI eta EHU-UPV
Formatua PDF
Sintesia Txostenean aurkeztu dira EAEko balio erantsi handiko ikastetxeen karakterizazioari eta praktika onei buruzko ikerketaren emaitzak eta ondorioak. Aldi berean aztertzen dira bertan eraginkortasun txikiko ikastetxeen praktikak ere, eta egiten batzuen eta besteen arteko alderaketa.

Aurkibidea

Sailburuaren aurkezpena.

Sarrera.

I.    Eskolaren eraginkortasuna eta hezkuntza testuingurua.

II.    Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta jardunbide egokiak.

III.    Balio erantsi handi eta txikiko ikastetxeen azterketa.

IV.    Ondorio orokorrak.

 I. eranskina. Eredu estatistikoa.

II. eranskina. Hedapena.

 

LABURPENA

Ikerketaren lehen fasean, teknika estatistikoak erabiliz hautatu ziren Lehen Hezkuntzako eta DBHko 32 ikastetxe -publiko eta itunpeko- 2009 eta 2010ean burututako Ebaluazio Diagnostikoetako emaitzen arabera, betiere beren balio erantsi handiak hartuaz kontuan, hau da, beren batez besteko puntuazioak -behin testuinguruko aldagaien eragina berdindu ondoren- espero zitekeenaren gainetik ageri zituzten ikastetxeak. Behin ikastetxeok identifikatu eta ezaugarrituta, azterketa kualitatiboa burutu zen hauen gainean bederatzi kategoriatan oinarrituta; kategoria, ohiko literaturan agertu ohi direnak emaitza akademiko onei lotutako faktore gisa. Analisi honetatik abiatuta osatu zen ondoren praktika onetako katalogo bat, gero besterenganatzeko modukoa hezkuntza sistema hobetzeko asmoan.
Bigarren fase batean eta jada atzemandako balizko praktika on horietan sakontzeko asmoz burutu zen kasu azterketa aurretik jada aukeratuak zirenen arteko bederatzi ikastetxe zehatzetan 2011ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak izanik kontuan. Eta beste alde batetik, modu berean aztertu ziren beren emaitzetan eskola eraginkortasun baxua erakutsia zuten ikastetxeetako hezkuntza praktikak, gero horiek alderatzeko balio erantsi handiko zentroetan aurkitutako haiez.
Azkenik, ikastetxe eraginkor eta ez-eraginkorren arteko konparazio orokor bat aurkezten da aztertu diren kategoriak kontuan.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI