isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin. Haurreskolak Patzuergoko ikastetxeen azterketa eta balorazioa.

Izenburua Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin. Haurreskolak Patzuergoko ikastetxeen azterketa eta balorazioa.
Data 2014ko martxoa
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeen egoera ezagutzea eta familiek ikastetxeetan egindako lanaz duten iritzia jasotzea da azterketaren helburua. Seme-alabak haurreskoletan dituzten familien zenbait ezaugarri ezagutzera eta antolamendu-alderdiak, instalazioak eta Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuak ebaluatzera bideratu da ikerketa.

Aurkibidea

  1. 1. ESKOLATZE GOIZTIARRA
  2. 2. IKERKETAREN EZAUGARRIAK
  3. 3. FAMILIEN EZAUGARRIAK
  4. 4. HAURRESKOLEN BALORAZIOA
  5. 5. ONDORIOAK
  6. 6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK

 

Laburpena

Ikerketaren helbururik behinena Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeen egoera ezagutzea eta familiek ikastetxeetan egindako lanaz duten iritzia jasotzea da, ekintza berriak definitu, hobekuntza-irizpideak zehaztu eta iradokizunak jasotzeko xedearekin. Kontuan hartzekoa da Euskadin bizi diren bi urtetik beherako haurren % 40 inguru ikastetxeren batean matrikulatuta zegoela 2011-2012 ikasturtean.
Seme-alabak haurreskoletan dituzten familien zenbait ezaugarri ezagutzera eta ikastetxeen kalitatea ebaluatzera bideratu da ikerketa.
Galdera-sorten bidez, gurasoek antolamendu-alderdiak, instalazioak eta Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuak ebaluatu dituzte. Ondorioen arabera, gogobetetze maila altua da, izan ere, ia erantzun guztietan haurren aurrerapena onartzen da.
Antolamendu-alderdiari erreparatuta, txosten idatziek eta ate irekietako jardunaldiek izan dute balorazio onena; txarrena, berriz, bileren maiztasunak izan du. Instalazioei (altzariak, garbitasuna, segurtasuna…) buruzko iritzia ere oso ona da, baina inkesta egin dutenen erdia baino gehiago catering-zerbitzuaren prezioagatik kexu azaldu dira. Hobetu daitezkeen hezkuntza-alderdi batzuk aipatu dituzte familiek, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza.
Familien ezaugarriei dagokienez, azterketaren arabera, amen % 60ren eta aiten % 51,5en adina 33 eta 38 urte bitartekoa da, gehienak Euskadin jaioak dira eta derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak dituzte.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI