isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2005. Tratu txarra berdinen artean. "Bullying-a" Euskadin. LH

Izenburua 2005. Tratu txarra berdinen artean. "Bullying-a" Euskadin. LH
Data 2005eko apirila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Argitalpen honek biltzen ditu, laburki eta grafikoki, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, bullying-ari edo ikaskideen arteko tratu txarrei buruz Euskadin egindako lehenengo ikerketaren emaitzak.

 

Laburpena

Argitalpen honek biltzen ditu, laburki eta grafikoki, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, bullying-ari edo ikaskideen arteko tratu txarrei buruz Euskadin egindako lehenengo ikerketaren emaitzak.
 2005eko otsailean eta martxoan egin zen ikerketa hau eta bertan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan 88 ikastetxetan matrikulatuta zeuden 2.851 ikaslek parte hartu zuten. Kontuan hartu ziren sei jarrera edo egoera: mehatxuak egin, hostikadak eman, dirua eskatzea, mina egiten saiatzea, jotzen saiatzea eta zerbait apurtzen saiatzea.
 Txosten honen arabera, Euskadiko LHko ikastetxeetan, bullying indizea %5,8koa da. Ikaslego-biktimaren %14,3 batek ez dio inori ezer esaten, tratu txarren ehunekoak altuagoak dira lekuko gisa egile gisa baino, egile nagusiak “mutil batzuk” dira, gehienetan gela berekoak eta gelan gertatzen da batez ere. Emaitz hauen arabera, gehien erreakzionatzen dutenak lagunak eta familia dira, eta biktimak mutilak dira kasu gehiagotan neskak baino. LH 6. mailako ikaslegoa da gehien jasaten duena, eta hortik aurrera beherantza doa.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI