isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2009. Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin

Izenburua 2009. Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin
Data 2009
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txosten honetan bullyng-ari buruzko datuak, konparaketak eta ondorioak aurkezten dira. Ikerketa 2009 urtean Euskadiko Lehenengo Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 163 ikastetxeetako ikasleei egindako inkesta batean oinarrituta dago.

Aurkibidea

1.- Ikerlanaren ikusmoldea

2.- Ikerketaren ezaugarriak

3.- Emaitzak

  • 3.1.- Emaitza orokorrak

  • 3.2.- Lehen Hezkuntzako emaitzak

  • 3.3.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako emaitzak

  • 3.4.- Zuzendaritza taldeen erantzunen emaitzak

4.- Ondorio orokorrak

 

Laburpena
 

Ikaskideen arteko tratu txarrei buruzko hirugarren ikerketa da hau. Lehenengoa 2004-05 ikasturtean egin zen. Bi galdera sorta banatu ziren: bata ikasleentzakoa (Herritarren Defendatzailearen ikerlanerako prestatutako galdera sorta -Madril, 1999-, baina Kontrol Zerrendarekin -Arora, 1989- osatua); eta bestea ikastetxeko zuzendaritza taldearentzakoa. 2007-08 ikasturtetik aurrera, Eusko Legebiltzarrak eskaturik, beste bi ikerlan gauzatu dira. Ikaskideen arteko tratu txarren bilakaera neurtu ahal izateko, lehen ikerlaneko baldintzak ia berdin mantendu dira.

2009ko ikerlanean, aurrekoetan bezala, zuzendaritza taldeentzako galdera sortak eta ikasleentzakoak webaren bidez gauzatu dira. ISEI-IVEItik aplikazioaren kontrola in situ egin da LHko eta DBHko 163 ikastetxeen &percent;5ean.

Aztertzeko jokaerak bost multzotan sailkatu dira: ahozko tratu txarrak, gizarte-baztertxea, gauzei erasotzea, tratu txar fisikoak eta ciberbulling. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei egindako galdera sortan beste jokaera bat sartu da: sexu jazarpena. Tratu txarren adierazle orokorraren balioa tratu txarretako 12 jokaeretako bat gutxienez “sarritan” edo “beti” jasan dutela dioten ikasleak kontuan harturik kalkulatu da. Jarraian zehazten diren 12 jokaera horiek komunak dira Lehen Hezkuntzan eta DBHn 2005eko, 2008ko eta 2009ko ikerlanetan, informazioa konparatzea bermatu ahal izateko.

Txosten honek ateratzen dituen ondorioen arabera, tratu txarren adierazle orokorra 2009an &percent;16,8koa da Lehen Hezkuntzan eta &percent;11,6koa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Ahozko tratu txarrak (irainak, izengoitiak...) dira bi hezkuntza etapa horietan maizen gertatzen direnak. Bestelako tratu txarrak (gizarte-baztertzea, biktimaren gauzei erasotzea eta tratu txar fisikoak) ez dira hain sarri gertatzen.

Inkesta honen emaitzek adierazten dute tratu txarrak jasaten dituztela dioten mutilen ehunekoa (&percent;18,5) neskena (&percent;14,9) baino handixeagoa dela Lehen Hezkuntzan. Hala ere, joera lehenengoz aldatu da DBHn, eta hor ia-ia parekoa da. Tratu txarren ehunekorik handiena Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen artean gertatu da eta apalena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI