isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2002. Lehen Hezkuntzako 6. mailaren ebaluazioa. 1999

Izenburua 2002. Lehen Hezkuntzako 6. mailaren ebaluazioa. 1999
Data 2002
Editatua Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txosten honek Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeak 1999an egindako ikerketaren emaitzak biltzen ditu. Ebaluazio horrek Lehen Hezkuntzaren amaieran, ikasleek Gaztelania, Matematika eta Ingelesa arloetan duten ezagupen maila ezagutzea du helburu.

Aurkibidea

Aurkezpena
Sarrera
Ebaluazioaren ezaugarriak
EAEko EMAITZA OROKORRAK
Gaztelaniaren arloan lortutako emaitza orokorrak
Euskararen arloan lortutako emaitza orokorrak
Matematikaren arloan lortutako emaitza orokorrak
Ingelesaren arloan lortutako emaitza orokorrak
Emaitzak, estratifikazio-aldagaien arabera

 

Laburpena

Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeak 1999an egindako ikerketa honek Lehen Hezkuntzaren amaieran, ikasleek Gaztelania, Matematika eta Ingelesa arloetan duten ezagupen maila ezagutzea du helburu. Ebaluazioan Euskal Autonomia Erkidego osoko 76 zentroko 1.555 ikaslek parte hartu zuten. Ikastetxe publikotan eta itundutan egin zen ebaluazioa, ausaz aukeratutako ikastetxetan, eta EAEko hiru hizkuntz ereduetan. 72 tutore, 136 koordinatzaile, 70 zuzendaritza talde, ingeleseko 70 irakasle eta 1.363 familia ere izan ziren ebaluazioaren protagonista.

Ebaluatutako arloetan ikasleek azaldutako errendimenduaren emaitzak aurkeztu eta aurreko ebaluzaioan lortutakoekin alderatzeaz gain, 1.995ean euskararen arloan lortutako emaitzak ere bildu dira honako txosten honetan. Eta lagina osatzen duten geruzen artean egindako konparaketa ere bildu da: zentro publikoen eta itunduen arteko desberdintasunak, zentro handien eta txikien artekoak, eta hizkuntz eredu desberdinen artekoak, hain zuzen.

Agiriaren amaieran, arlo bakoitzean erabili diren zenbait item sartzen dira.

Ondorio orokorraren arabera, 1995 urtean, Gaztelanian lortutako emaitzak hobetzea lortu da, baina Matematikan, aitzitik, ez. Sareen itunduak publikoak baino puntuazio altuagoa lortu du Matematika eta Ingelesa arloetan. Emaitza horretan familiaren ikasketa mailak eragin handia izan du, bai eta urtean irakas ordu gehiago izateak ere. Haatik, Gaztelanian ere sare itunduak lortu ditu emaitza onenak, baina emaitza hori ez dute lehen aipatu ditugun aldagaiek eragin.

Hizkuntz ereduen araberako konparaketa eginez gero, A eta B ereduek gainontzekoek baino puntuazio altuagoak lortu dituzte Gaztelanian. Matematikari eta Ingelesari dagokienez, ez da ereduen araberako desberdintasunik antzeman.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI