isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2005. Euskararen B2 maila DBH-4. maila amaieran.

Izenburua 2005. Euskararen B2 maila DBH-4. maila amaieran.
Data 2005eko apirila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Ikerlan honen helburu nagusia hau da: B eta D ereduen DBHko 4. kurtsoko ikasleen euskara ezagutzak neurtzea, Europako Kontseiluko Hizkuntzen Erreferentzi Markoak ezarritako B2 mailara iristen diren ala ez jakiteko.

Aurkibidea

Hitzaurrea
1. Sarrera
2. Emaitza orokorrak
3. Emaitza orokorrak eta oinarrizko aldagaiak
4. Emaitzak eta aldagaiak
5. Hizkuntza trebetasunen emaitzak
6. Mintzamenarekin probaren emaitzak
7. Hizkuntzekiko ikasleen jarrerak
8. Laburbilduz
9. Iradokizunak
Eranskina: itemen adibideak

 

Laburpena

Ikerlan honen helburu nagusia hau da: B eta D ereduen DBHko 4. kurtsoko ikasleen euskara ezagutzak neurtzea, Europako Kontseiluko Hizkuntzen Erreferentzi Markoak ezarritako B2 mailara iristen diren ala ez jakiteko.

Behin betiko probak 63 taldetan egin ziren, aurretik egindako pilotu probaren berrikuntzak burutu ostean. Horietatik, 39 talde D eredukoak ziren eta 24 talde B eredukoak.

Euskara proba honetan, ikaslearen hizkuntza gaitasun komunikatibo eta linguistikoa neurtu zen; horretarako hizkuntzaren lau trebetasun komunikatiboak hautatu ziren ebaluatzeko asmoz: irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena. Horretaz gain, baita gaitasun linguistiko aldetiko hizkuntza ezagutzak ere barneratu zen (gramatika, sintaxia, hiztegia eta abar).  Euskara proba gainditu zuten ikasleak % 47,3 izan ziren. Mintzamenaren proba azpi-lagin batek egin zuen. Ikasle horien artean, %53,7k proba mintzamenarekin gainditu zuten eta, aldiz, ikasleen %46,3k ez zuten gainditu.

 Ikasleek egin zituzten probez aparte, ikastetxearen ezaugarriak biltzeko asmoz honako galdera-sortak prestatu ziren: bat ikasleentzat, beste bat euskara irakasleentzat eta hirugarrena ikastetxeko arduradunarentzat.

 Txosten honek emaitzen zehaztasun guztiak biltzen ditu: emaitza orokorrak eta baita aldagai bakoitzaren araberako emaitza espezifikoak. Gainera, laburpen bat eta ikasleen euskara maila hobetzeko iradokizunak eskaintzen ditu. Bukatzeko, itemen adibide batzuk sartzen ditu, eranski batean.

 

 

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI