isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2007. Euskararen B1 maila Lehen Hezkuntzan. Txosten orokorra.

Izenburua 2007. Euskararen B1 maila Lehen Hezkuntzan. Txosten orokorra.
Data 2007ko otsaila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Euskadiko ikastetxe publikoko zein itunpekoko LHko 6. kurtsoko ikasleen euskara maila B1-era iristen den ala ez aztertzeko proba batzuk egin dira 2006 urtean. Txosten honek proba horien emaitz guztiak ezagutzera ematen ditu.

Aurkibidea

1. SARRERA

2. EMAITZA OROKORRAK:

2.1. Ikasleen emaitza orokorrak mintzamena barne.

2.2. Ikasleen emaitza orokorrak mintzamena Gabe.

2.3. Geruzen araberako emaitza orokorrak (sareak eta hizkuntza ereduak).

2.4. Ikasleen emaitzen sakabanaketa.

3. ALDAGAI ERAGINGARRIAK

4. HIZKUNTZA TREBETASUNEN PUNTUAZIOAK:

4.1. Trebetasunen puntuazioak hizkuntza ereduen arabera.

4.2. Trebetasunen puntuazioak geruzen arabera.

4.3. Trebetasunen puntuazioak ikasleen familien hizkuntzaren arabera.

4.4. Trebetasunen puntuazioak ikasleen sexuaren arabera.

5. AZALPEN EREDUAK:

5.1. A eredua.

5.2. B eredua.

5.3. D eredua.

 

Laburpena

Txosten honek LHko 6. kurtsoko ikasleen euskara maila erreferentziako B1 mailara iristen den ala ez aztertzeko egin den proba baten emaitzak erakusten ditu. Komunikaziorako behar diren lau trebetasunak ebaluatu dira: irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena.

Erreferentzia Markoaren arabera, B1 mailako ikasleak gai dira argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, ikasketen esparruan eta aisialdian. Aldi berean, gai ezagun edo interes pertsonalei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzakete. Azkenik, esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai dira, beren iritziak laburlabur arrazoitzeko edota bere asmoak azaltzeko.

Proba Lehen Hezkuntzako 6. mailako 103 ikastaldetan egin zen, 2006. urteko urri eta azaro bitartean, proba pilotuaren berrikuntzak ezarri ostean. Txosten honek emaitza guztiak biltzen ditu, bai ereduka eta sareka, bai aldagai eraginkarriei dagokienez.

Emaitza orokorren arabera eta hartutako azpilaginetik abiatuta, euskara B1 maila gainditzen duen ikasle kopurua %48,7 da. Gainditzen ez dutenen kopurua %51,3 da.

Emaitza orokorrek mintzamenarekin eta hizkuntza ereduen arabera, kontraste handiko ikuspegia ematen dute. Hiru ereduen arteko aldeak esanguratsuak dira; izan ere, proban eskatzen den maila A ereduan %2,0 baino ez du lortzen; B ereduan %39,3 eta D ereduan indizea %66,9ra iristen da.

Espero zitekeen bezala, ikasleak eskolatuak dauden hizkuntza ereduaren eragina faktore erabakigarria izan da. D ereduaren emaitza nabarmentzen da, batez bestekoa ederki gainditzen baitu; B ereduarena, ordea, A ereduaren azpitik geratzen da. Gainera, B eta D ereduen arteko aldea nabaria da, 27,6 puntuetaraino helduz. Beste aldeko muturrean A eredua dugu, gaindituen kopurua estatistikoki oso eskasa izan baita. Datu honen erabatekotasunak eta A ereduaren eta besteen artean irekitzen den amildegiak argi erakusten du eredu horrek ez diela ikasleei euskarazko oinarrizko trebetasunak garatzea bermatzen.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI