isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2007. Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan: egoera berri bat.

Izenburua 2007. Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan: egoera berri bat.
Data 2007ko apirila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia DBHko zenbait ikastetxetan ezarritako esperientzia eleaniztunaren (HE) balio hezigarria eta eraginkortasuna egiaztatzea da ikerketa honen helburua.

Aurkibidea

AURKEZPENA
1. JUSTIFIKAZIO TEORIKOA ETA IKERKETAREN TESTUINGURUA
2. IKERKETAREN DISEINUA
3. EMAITZAK
4. KASUEN DESKRIBAPENA
5. IKASLEEN, FAMILIEN ETA IRAKASLEEN IRITZIAK
6. IKERKETATIK ATERATAKO ONDORIOAK ETA GOGOETA OROKORRAK
7. BIBLIOGRAFIA

Laburpena

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (HUIS)1996tik bultzatzen ari da Irakaskuntza Eleanitza. Lehenengo, Ingeles eta frantses goiztiarrak izan ziren Lehen Hezkuntzan, eta gero, oraingo honetan ikertu dugun Ingelesaren esperientzia DBH eta Batxilergoan.

DHBrako irakaskuntza eleaniztunaren lehen deialdia 2003-2004 ikasturtean izan zen, eta 2006-07 ikasturtera arte luzatu zen. Lehen deialdian, 12 ikastetxek hartu zuten parte; hurrengoan, berriz, 18k.  Ikastetxe horietan ezarritako esperientzia eleaniztunaren (HE) balio hezigarria eta eraginkortasuna egiaztatzea da ikerketa honen helburua.

Horrela, DBHko zenbait ikastetxetan ezarritako IE aztertu da, zer ondorio dituen analizatuz,  lortzen den hizkuntza-konpetentzia handiagorik edo ez ikusiz, hirugarren hizkuntza irakasten diren irakasgaietan ez dela ezagutza gutxiago eskuratzen egiaztatuz, eta aurreikusi ez den ondoriorik sortzen ote den berraztertuz, ondorio onak zein txarrak.

Txosten honek azken urteotan EAEn egindako metologiak eta esperientziak birpasatzen ditu eta eleaniztasunaren inguruko politika instituzionala deskribatzen du. Gero, ikerketatik ateratako ondoriak eta gogoeta orokorrak eskaintzen ditu, hala nola, HEk erabilitako transmisio-hizkuntzaren barneratze-erritmoa areagotzen duela, eta hizkuntza- eta komunikazio-konpetentzian lortzen den irabazia nabaria dela.  Baieztapen hori honako honetan oinarritzen da: esperimentuan parte hartzen duten taldeek kontrol-taldeek baino emaitza hobeak lortzen dituzte proba guztietan. Era berean,  ikasleek ingelesez ikasitako arloen edukiak modu bertsuan barneratzen dituztela eta, zenbaitetan, esperientzian parte hartzen ez dutenek baino hobeki. Berez, HEk ez Dakar inolako trabarik ingelesez -hizkuntza instrumental gisa- irakasten diren edukiak ikasteko.

Azkenez, ikerketak  kontuan hartzeko  zenbait aholku eta iradokizun eskaintzen ditu, esperientzia hori finkatu eta orokortu nahi bada.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI