isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

2004. Bizikidetasuna Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan KASUAK AZTERTZEA

Izenburua 2004. Bizikidetasuna Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan KASUAK AZTERTZEA
Data Uztaila 2004
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua PDF
Sintesia Bizikidetasun arazoei erantzuteko, Bigarren Hezkuntzako EAEko hiru ikastetxetan erabilitako estrategiak eta ekintzak aztertu ditu ikerketa honek.

Aurkibidea

• AURKEZPENA
• I. kapitulua: ESPARRU TEORIKOA
• II. kapitulua: IKERKETAREN DISEINUA
• III. kapitulua: KASUAK DESKRIBATZEA
• IV. kapitulua: IKASLEEN GALDEKETAK AZTERTZEA
• V. kapitulua: IKERKETAREN ONDORIO OROKORRAK
• BIBLIOGRAFIA

 

Laburpena

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza indarrean sartu zenean, irakasleek ikasleen eta familien portaeretan aldaketak hauteman zituzten, hala nola: autokontrola eta agintaritza txikiagoak dira, aldez aurretiko prestakuntza txikiagoa da, motibaziorik eza, eskola-gaitzustea, etab. Era berean, irakastearen lana zaildu eta neketsu bihurtzen duen gizarte-aldaketa orokorra deskribatzen da.

 Ikerketa honetan bizikidetasuna eraikitzeko moduari arreta jartzen zaio. Halaber, finkatutakoan, egoera desberdinen aurrean nola mantendu eta garatzen den aztertu da. Horretarako, alderdi horretan arazoak izanda, erantzun sistematikoa eman duten hiru ikastetxeetako esperientziara jo da. Ikastetxe horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Heziketa Berriztapenerako Zuzendaritzak antolatutako “Bizikidetasunerako heztea” programaren baliabideak eta orientabideak aprobetxatzen ari dira.

 Txostena ikerketaren hasierako hipotesiak eraikitzeko esparru teorikoarekin abiatzen da: ikastetxeak ikasleen garapen pertsonala eta soziala onartzearen garrantzia, “emoziozko inteligentziaren” ulermen modernoa, Ikastetxean Eraginkortasuna izeneko mugimendua, ikasleen sozializazioari, balorean barneratzeari eta jokabideak autoerregulatzeari buruzko teoria desberdinak, eta abar.

 Ikerketaren diseinua, lagina eta erabilitako tresnak aurkeztu eta gero, hiru kasuen deskribapen zehatza egiten da. Ikastetxea eta ingurunea azaletik deskribatu ostean, proiektu bakoitza abian jarri eta garatzeko izandako prozesua aztertzen da. Lorpenen behin-behineko balantzea egiten da eta etorkizunean izango diren aukerak aurreratzen dira.

Txosten honetan, ikasleek egindako galdetegiaren erantzunak aztertzen dira. Ondorio orokorrak aurkezten dira hurrengo helburuarekin: ikastetxean bizikidetasunari eta pertsonen arteko harremanei buruz ikasleek duten iritzia eskaintzea. Beste alde batetik, ikastetxeek erabilitako estrategiak ageri dira eta, ikertzaileen ikuspuntutik, zeintzuk indartu behar diren azaltzen da. Era berean, oso garrantzitsuak izanik, ikastetxeek kontuan hartu ez dituztenak aipatzen dira.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI