isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

TIMSS 2007 azterlanaren emaitzak Euskadin

Izenburua TIMSS 2007 azterlanaren emaitzak Euskadin
Data 2008ko abendua
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak
Formatua PDF
Sintesia TIMSS 2007. Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin izeneko dokumentuan garatutako datu nagusiak aurkezten dira testu honetan; hau da, Euskadin, 2007 urtean egindako TIMSS azterketaren emaitza orokorrak.

Aurkibidea

1. Ebaluazioaren ezaugarriak
2. Laginaren datuak
3. Emaitzak Matematikan
4. Matematikako errendimenduaren eboluzioa. TIMSS 2003-2007
5. Ikasleen % Matematikako errendimendu-mailetan
6. Emaitzak Zientzietan
7. Zientzietako errendimenduaren eboluzioa. TIMSS 2003-2007
8. Ikasleen % Zientzietako errendimendu-mailetan

 

Laburpena

TIMSS (Matematika eta Zientzietako nazioarteko tendentzien azterlana) IEA-k eginiko azterlanetako bat da. Ebaluazio hau 4 urterik behin egiten da eta parte hartzen duten ikasleen errendimenduari buruzko informazioa ematen du, Matematika eta Zientzien arloetan hain zuzen ere. Txosten honetan Euskadin 2007 urtean egindako TIMSS azterketaren emaitza orokorrak biltzen dira. Emaitza horien xehetasun guztiak TIMSS 2007. Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin dokumentuan garatu dira.

TIMSS 2007 Euskadik bigarren aldiz hartu du parte, beraz gure eboluzioaren datuak ere izango ditugu. TIMSS ebaluazioa kurrikularra da, probak parte hartzen duten herrialdeen Matematika eta Zientzia curriculumetan oinarritzen direlako. Proba hauek nazioarteko aditu talde batek egiten ditu.

Grafiko batzuen medioz, idazki honetan ikerketaren datu nagusiak aurkezten dira. Izan ere, Euskadin Matematikako batezbestekoa 12 puntutan igo da, hirugarren hobekuntzarik handiena Ingalaterra eta Taipei-Txina-ren ostean. Maila baxuak gutxitu egin dira eta erdikoa, altua eta aurreratua gehitu dira.

Zientzia arloan, Euskadiko emaitzek eboluzio positiboa izan dute ebaluazio batetik bestera, 9 puntutan hobetuz. Maila baxuek jaitsi egin dute eta maila ertainak eta altuek, berriz, igo egin dute, maila aurreratua berdin geratzen delarik.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI