isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Matematikari eta zientziei buruzko nazioarteko ebaluazioa TIMSS 2003. Euskadi. Emaitzen bigarren txostena NATUR ZIENTZIAK.

Izenburua Matematikari eta zientziei buruzko nazioarteko ebaluazioa TIMSS 2003. Euskadi. Emaitzen bigarren txostena NATUR ZIENTZIAK.
Data 2005eko azaroa
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Ikasleei, curriculumari, irakasleei eta ikastetxeei buruzko datuak biltzen ditu txosten honek, TIMSS 2003 ebaluazioan parte hartu zuen lagina kontuan hartuta. Era berean, Euskadiko ikasleek Zientzietan lortutako emaitzetan datuok duten eragina aztertzen du.

Aurkibidea

1. EMAITZEN LEHENENGO TXOSTENA (Laburpena)
  Zer da TIMSS 2003?
      Natur Zientziak TIMSS 2003n
2. EMAITZEN BIGARREN TXOSTENA. ZIENTZIAK
  2.1. TIMSS 2003ko zientzietako ikasleak
  2.2. Zientzietako curriculuma TIMSS 2003n
  2.3. Zientzietako irakasleak TIMSS 2003n.
  2.4. Ikastetxeak TIMSS 2003n
  2.5. Hezkuntza-sareak eta irakastereduak Euskal Hezkuntza Sisteman. Zientziak

 

Laburpena

TIMSS 2003 (Trends in International Mathematics and Science Study) azterketen emaitzen gaineko lehen txostena osatzen du honako honek, eta ikasleei, curriculumari, irakasleei eta ikastetxeei buruzko datuak biltzen ditu, ebaluazioan parte hartu zuen lagina kontuan hartuta. Era berean, Euskadiko ikasleek Zientzietan lortutako emaitzetan datuok duten eragina aztertzen du. Analisien emaitzak eta nazioarteko datuak alderatzen dituzten taulak jaso ditu argitalpen honek.

 Matematika eta Zientzietako Joerei buruzko Nazioarteko Azterketa, Hezkuntza Errendimenduaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkarteak egiten duen ebaluazioetako bat da. Ebaluazio hori lau urtean behin egiten da, eta ikasleek ezagutzaren bi arlotan duten errendimenduari buruzko emaitzak eskaintzen ditu: Matematika eta Zientziak. Edukizko domeinuez eta domeinu kognitiboez gain, TIMSS 2003 proban ikerketa zientifikoa ere sartu da ebaluatzeko atalen artean.

Ebaluazioaren emaitza orokorrekin batera, txostenak ikasleen ezaugarriak aztertzen ditu (sexua, ikasturtea errepikatzea, probako hizkuntza, familiakoen ikasketak, autokonfiantza, Zientziekiko zaletasuna), irakasleenak (sexua, adina, titulazioa, etengabeko prestakuntza, irakasleen arteko interakzio-moduak, Zientziak irakasteko trebakuntza) eta baita ikasgelarenak eta irakaskuntzarenak ere (tamaina, irakasleen balorazioa ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei buruz, Zientziak eta arlo horretakoak irakasteko denbora, jarduera batzuen burutze maila, testuliburuen eta ordenagailuen erabilera, etxeko lanak eta azterketak). Curriculuma ere aztertzen da, eta hori aurrera eramatearen segimendua egiten da.

Txostenak jasotzen duen emaitzen analisi orokorrean adierazten denez, Euskadin Zientzietan lortutako emaitza (489) nazioarteko batez bestekoaren gainetik dago (474), Italiakoaren eta Norvegiakoaren pare. Mutilek neskek baino emaitza hobea lortu dute, eta bien arteko aldea nazioarteko batez bestekoaren gainetik dago. Datuen arabera, Euskadiko sistema ekitate erlatibo handikoa (% 86) da, ekitate absolutua nahikoa da (% 11), kalitatea ez oso ona (% 20) eta bikaintasuna eskasa (% 3).

 

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI