isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Matematikaren eta Zientzien Nazioarteko Ebaluazioa TIMSS 2003 EUSKADI · EMAITZEN LEHENENGO TXOSTENA

Izenburua Matematikaren eta Zientzien Nazioarteko Ebaluazioa TIMSS 2003 EUSKADI · EMAITZEN LEHENENGO TXOSTENA
Data 2005eko urtarrila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Argitalpen honetan 2003an, Euskadin, Matematikako eta Zientzietako Joeren Nazioarteko Azterlana -TIMSS- egindako ebaluazioaren emaitzak biltzen dira. Ebaluazio horrek DBHko 2. mailako ikasleek aipatutako bi arlo horietan duten errendimendua neurtzen du.

Aurkibidea

1.- TIMSS 2003 PROBAREN HASTAPENAK
2.- MATEMATIKAREN HASTAPENAK TIMSS 2003AN
3.- NATUR ZIENTZIEN HASTAPENAK TIMSS 2003AN
4.- MATEMATIKA TIMSS 2003AN
  4.1.- IKASLEEN EMAITZAK MATEMATIKAN.
  4.2.- MATEMATIKAKO GAITASUN-MAILEN BANAKETA NAZIOARTEAN
  4.3.- MATEMATIKAKO EMAITZAK ARLOKA
  4.4.- MATEMATIKAKO EMAITZEI BURUZKO LEHENENGO TXOSTENAREN ONDORIOAK
5.- NATUR ZIENTZIAK TIMSS 2003AN
  5.1.- IKASLEEN EMAITZAK NATUR ZIENTZIETAN
  5.2.- NATUR ZIENTZIETAKO GAITASUN-MAILEN BANAKETA NAZIOARTEAN
  5.3.- NATUR ZIENTZIETAKO EMAITZAK ARLOKA
  5.4.- NATUR ZIENTZIETAKO EMAITZEI BURUZKO LEHENENGO TXOSTENAREN ONDORIOAK

 

Laburpena

Matematikako eta Zientzietako Joeren Nazioarteko Azterlana -TIMSS- Hezkuntza Errendimenduaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkarteak -IEA- egiten duen ebaluazioetako bat da. Ebaluazioa lau urtez behin gauzatzen da eta ikasleek bi ezagutza-arlotan, Matematikan eta Zientzietan, duten errendimenduari buruzko emaitzak eskaintzen ditu.

Errendimenduari buruzko emaitzez gain, testuinguruaren datuak ere jasotzen ditu, probako ikasleek, zuzendariek, irakasleek eta koordinatzaile nazionalek betetzen dituzten galdera-sorten bidez.

Bi informazio-mota horiek parte hartzen duten herrialdeetako hezkuntza-sistemen erradiografia eskaintzen dute eta, behin baino gehiagotan parte hartzen duten herrialdeak badira, denbora tarte horretan beren hezkuntza-sistemetan izan duten eboluzioa deskribatzen dute. TIMSS 2003 ebaluazioak euskal hezkuntza-sistemaren gaur egungo datuak bakarrik eskaintzen ditu. Joerari buruzko datuak eskueran izateko, EAEko ikasleek hurrengo ebaluazio-zikloan, TIMSS 2007an parte hartu beharko lukete.

TIMSS 2003 ebaluazioan, DBHko 2. mailako 2.736 ikaslek hartu zuten parte. Lagina euskal hezkuntza sistema osatzen duten geruza ezberdinak –sareak eta hizkuntza ereduak  kontuan harturik diseinatu zen.

Txosten honek ebaluazioan lortutako emaitza orokorrak eskaintzen ditu eta parte hartzen duten herrialde guztietako emaitzekin konparatzen ditu. Gainera, emaitzak errendimendu mailen arabera, eduki-arloen arabera, sexuaren arabera, geruzen arabera, maila ekonomiko, sozial eta kulturalaren arabera eta probako hizkuntzaren arabera aztertzen ditu.

Euskal ikasleek Matematikan lortutako emaitza orokorra (487) nabarmen handiagoa da nazioarteko batezbestekoaren aldean, 20 puntuko aldea erakutsiz. Emaitza hori Zelanda Berriaren, Esloveniaren eta Italiaren emaitzen antzekoa da. Eta Zientzietan, Euskadiren emaitza (489) probako Nazioarteko Batezbestekoa baino nabarmen handiagoa da (474), eta Italiaren eta Norvegiaren antzeko mailan dago.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI