isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

PISA 2003 Euskadiko txostenen laburpena

Izenburua PISA 2003 Euskadiko txostenen laburpena
Data 2006ko otsaila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua PDF
Sintesia Liburuxka honek Euskadin egindako PISA 2003ko ebaluzioaren emaitzak eta hauen ezaugarri nagusiak biltzen ditu.

Aurkibidea

AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. MATEMATIKA
a. • Nola neurtzen duen PISA 2003k Matematika
b. • Matematikako emaitzak
3.IRAKURKETA
 • Nola neurtzen duen PISA 2003k Irakurketa
• Irakurketako emaitzak
4. ZIENTZIAK
• Nola neurtzen dituen PISA 2003k Zientzi ezagutza
• Zientzi ezagutzako emaitzak
5. PROBLEMEN EBAZPENAK
6. EUSKADIRAKO PISA 2003an NABARMENDU BEHARREKO ALDERDIAK.

 

Laburpena

Laburpen honen helburua PISA proiektua jendearengana hurbiltzea da. Bi txosten mardul dira PISA 2003 ebaluazioari buruz Hezkuntza Sailak argitaratu dituenak eta hau, berriz, irakurterraza eta atseginagoa gerta daitekeen beste testu bat da.

 PISA nazioarteko ebaluazioa da, ELGAk sustatua. Hiru urtero egiten da eta 15 urteko ikasleek Irakurketa, Matematika eta Zientziak arloetan dituzten gaitasunak neurtzea eta konparatzea du helburu. Asmoa ez da zehazki ikasleen ezagutzak ebaluatzea, bizitza errealean sortzen diren egoera desberdinetan beren ezagutzak aktibatzeko eta aplikatzeko dituzten gaitasunak baizik.

Edizio bakoitzean, PISA ebaluazioa aurretik aipatutako hiru arloetako batean oinarritzen da lehentasunez: PISA 2003 Matematikan oinarritu da eta Problemen ebazpena barne hartu du zeharkako arlo gisa. Ebaluazioan 40 herrialdek parte hartu zuten.

Irakurketan, Matematikan eta Problemen ebazpenean Euskadin lortutako emaitzak ELGAko herrialdeen batezbestekoan kokatzen dira; Zientzietan lortutakoak, berriz, batezbestekoaren azpitik daude.

Matematikako ezagutzan euskal ikasleek lortutako puntuazioak errendimendu-maila ertainetan kontzentratzen dira. Dispertsio urri horrek ekitate absolutu handiena dutenen artean kokatzen du gure hezkuntza-sistema eta ikasle guztiek antzeko kalitatea duen hezkuntza-eskaintza dutela esan nahi du. Bikaintasun-maila urria erakusten du, hau da, arlo desberdinetako errendimendu-maila handienetan dauden ikasleen portzentajeak ELGAkoak baino txikiagoak dira.

Euskadin, 15 urteko mutilen errendimendu-maila oro har neskena baino dezente txikiagoa da arlo gehienetan. Mutilen eta nesken arteko errendimendu-mailen desberdintasunak azterlanean parte hartu duten herrialde guztien maila altuenen artean kokatzen dira.

Beste aldetik, Euskadiko ikastetxeen autonomia-maila txikienetakoa da aztertutako herrialdeen artean.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI