isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

PISA 2009 Euskadi. Ebaluazioaren txostena. Irakurketari, Matematikari eta Zientziei dagokien 15 urteko Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua

Izenburua PISA 2009 Euskadi. Ebaluazioaren txostena. Irakurketari, Matematikari eta Zientziei dagokien 15 urteko Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua
Data 2010eko otsaila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txostenak, 2009an Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan ikasten ari diren 15 urteko ikasleen prestakuntza maila aztertzen du. Ebaluazio horretan Irakurketak izan du lehentasuna, eta Matematika eta Zientziak osagarri izan dira.

Aurkibidea

I. SARRERA

II. IRAKURKETA

  1. Irakurketaren definizioa PISAn

  2. PISA 2009an irakurtzeko gaitasuna neurtzeko modua

  3. Irakurketa-konpetentziaren mailak

  4. Irakurketako emaitzak

  5. Irakurketako emaitzak azpieskalen arabera

  6. PISA 2003-2006-2009 Irakurketako errendimenduaren bilakaera

  7. Irakurketako ondorioak

III. ZIENTZIETARAKO GAITASUNA

  1. Zientziak nola definitu

  2. Zientziak PISA 2009an nola neurtu diren

  3. Gaitasun zientifikoa ebaluatzeko neurriak

  4. Zientzietako emaitzak

  5. PISA 2003-2006-2009 Zientzietako errendimenduaren bilakaera

  6. Zientzietako ebaluazioaren ondorioak

IV. MATEMATIKA-GAITASUNA

  1. Nola definitu Matematika

  2. Nola neurtu den matematika PISA 2009an

  3. Matematika-konpetentziaren

  4. Matematikako emaitzak2009 Euskadiko Txostena 4. orria

  5. PISA 2003-2006-2009 Matematikako errendimenduaren bilakaera

  6. Matematika-konpetentziaren ondorioak

 

Laburpena

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatutako ekimena da eta 15 urteko ikasleek duten bizitzarako prestakuntza mailari buruzko informazioa eskuratzea du helburu.

PISA EUSKADI 2009 txostenean Irakurketak izan du lehentasuna, eta Matematika eta Zientziak osagarri izan dira. Horrenbestez, irakurketarekin lotutako hiru konpetentziei erreparatzen die, eta hainbat alderdi aztertu eta kontuan hartu ditu, hala nola, motibazioa, autokontzeptua eta ikasleek edozein testu irakurtzeko erabiltzen dituzten estrategiak, formatu elektronikoan diren testuak barne. Era berean, ikastetxeei buruzko informazioa ere bildu du bi galdetegiren bitartez. Gainera, Euskadin izandako emaitzei buruzko alderaketa-neurriak ere eskaintzen ditu azterketak, izan ere, hirugarren aldia baita proiektuan bertako laginarekin parte hartzen duena.

Txostenean jasotako emaitzen arabera, Euskadiko ikasleek Irakurketan lortu duten batez besteko errendimendua ELGAkoen parekoa da eta Espainiako batez bestekoa baino nabarmen hobea da. &percent; 80 erdiko mailetan daude, eta beheko mailetan diren euskal ikasleen ehunekoa ELGAko ikasleena baino hiru puntu txikiagoa da. Hobetzeko alderdien artean aipagarria da goiko mailetan diren ikasleen ehunekoa handitu beharra, izan ere, Euskadiko ikasleen &percent; 4,5ek bakarrik dute maila hori, eta ELGAren kasuan &percent; 7,6 dira. Bestalde, ohikoa da Irakurketan neskek mutilek baino emaitza hobeak lortzea, baina Euskadin alde hori are nabarmenagoa da, 35 puntukoa, hain zuzen.

Zientziei dagokienez, Euskadiko ikasleek ELGAko herrialdeetakoen batez bestekoa baino puntuazio nabarmen txikiagoa lortu dute, baina Espainiako, Frantziako edota Italiako ikasleen parekoa.

Emaitza hobeak lortu dituzte Matematikan, batez besteko puntuazioa ELGAkoa eta Espainiakoa baino nabarmen altuagoa izan baita. Era berean, arlo honetan adierazgarria da sexuaren arabera dagoen aldea: mutilek lortutako 7 puntu altuagoa da.


PISA 2009 Euskadi txostenak, datuek urteetan izan duten bilakaera aztertu du, eta ondorioak positiboak dira, helburuak pixkanaka betetzen ari direla dirudi: sistemaren berdintasunari eustea, bikaintasun handieneko emaitzak dituzten ikasleen kopurua areagotuz eta, aldi berean, errendimenduko mailarik baxuenak gainditu ez dituzten ikasleen ehunekoa gutxituz.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI