isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

PISA 2009 Euskadi 2. Txostena: Aldagaien azterketa eta ikasleen irakurketako emaitzan duten eragina Irakurketari, Matematikari eta Zientziei dagokien 15 urteko Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua.

Izenburua PISA 2009 Euskadi 2. Txostena: Aldagaien azterketa eta ikasleen irakurketako emaitzan duten eragina Irakurketari, Matematikari eta Zientziei dagokien 15 urteko Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua.
Data 2011ko maiatza
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txostenak, Euskadiko 15 urteko ikasleek irakurketaren aurrean dituzten jarrerak azaltzen ditu, eta ikaskuntzan eta emaitza akademikoetan duten eragina egiaztatzen du. Aldagaiei buruzko azterketak, ikaskuntza-estrategien inguruko informazioa eta beste datu batzuk ere bildu ditu.

Aurkibidea

AURKIBIDEA
1.- SARRERA
2.- IKASLEEN EZAUGARRIAK IRAKURKETAREKIN LOTUTA
NOLA SORTZEN DIRA INDIZEAK 11
INDIZE BAKOITZA AZTERTZEKO MODUA
IKASLEEN JOKAERAK ETA IRAKURKETA KONPETENTZIAKO ERRENDIMENDUA
3. IRAKURKETAREKIKO MOTIBAZIO FAKTOREAK ETA ERRENDIMENDUAN DUEN ERAGINA
3.1. Irakurketarekiko interesa eta zaletasuna
3.2. Zaletasunez edo dibertsioz irakurketari eskainitako denbora
3.3. Zaletasunez edo dibertsioz irakurritako materialen aniztasuna
3.4. Irakurketa digitaleko jarduerak
4. IKASKUNTZA ESTRATEGIAK
4.1. Metakognizio- estrategiak
4.2. Estrategia mnemoteknikoak
5. ALDEAK IKASLEEN SEXUAREN ARABERA
5.1. Irakurketarako motibazio-faktoreak, sexuaren arabera
5.2. Estrategia metakognitiboak erabiltzea sexuaren arabera
6. IKASLEEN ALDAGAI INDIBIDUALAK. AZTERKETA ALDERATZAILEA BESTE EBALUAZIOEKIN
6.1. Aitaren eta amaren ikasketak, eta irakurketako errendimendua
6.2. Ikasleen familia-jatorria eta irakurketako errendimendua
6.3. Ikasleen jaiotze-hiruhilekoaren eragina irakurketako emaitzetan
7. HEZKUNTZA IKASTETXEETAKO EZAUGARRIAK
7.1 Ikastetxeko giroa
7.2. Metodologia alorrak
7.3. Inbertsioa hezkuntzan
8. ERRENDIMENDU BAXUA PISA 2009N ETA ESKOLA UZTEA
1. ERANSKINA: Euskadi 15 urteko ikasleen irakurketa-ohiturak
2. ERANSKINA: Indizeetan balio baxua duten ikasleen banaketa irakurketako errendimendu mailen arabera

 

Laburpena

PISA 2009 Irakurketa ebaluazioa zela-eta Euskadiko 15 urteko ikasleek eta bertan parte hartu zuten ikastetxeek erantzun zituzten galdetegien bidez bildutako informazioa deskribatu eta aztertzen du txosten honek. Galderei emandako erantzunek ikasleen ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen dute, eta baita irakurketa-konpetentziaren aurrean duten jarreretan sakontzeko ere, horiek errendimenduan duten eragina erakusteaz gain.

Horrela, motibazio-faktoreak, ikaskuntza-estrategiak eta ikasleen errendimendua eta ohiturak deskribatzen ditu, eta ikastetxeetako zuzendaritzek eskolako giroari, baliabideei eta abarri buruz duten iritzia jasotzen du. Txostenak atal oso batean aztertu ditu ikasleen arteko aldeak sexuaren arabera, eta aldagaien azterketa ere jaso du. Honako hauek dira ondorioetako batzuk: familiaren ikasketa mailak eragina du ikasleen errendimendu akademikoan; bertako ikasleen eta ikasle etorkinen irakurketako batez besteko puntuazioen arteko aldeari erreparatuta, handienetakoa Euskadin ematen da (71 puntu).

Bestalde, hainbat faktorek emaitzetan duten eragina aztertzen du, diziplina mailak eta giro onak, esaterako, eta euskal ikastetxeetan irakurketa sustatzeko erabiltzen diren jarduerak azaltzen ditu. Beste atal batean errendimendu baxua eta eskola-uzteen ehunekoak aztertzen ditu, beste herrialde eta erkidegoetako datuekin alderatuta.

Ondorioetako bat da, zaletasunez edo dibertitzeko asmoarekin irakurtzea oso lotuta dagoela irakurmen-errendimenduarekin. Ildo horretan, ELGAko batez bestekoarekin alderatuta, Euskadiko ikasleek irakurketarekiko interes txikiagoa dute; neskek mutilek baino interes nabarmen altuagoa erakusten dute, eta hori herrialde gehienetan gertatzen da.

Bestalde, irakurketako errendimenduak gora egiten du zaletasunez irakurtzen ematen den denborak gora egiten duen heinean; haatik, egunero denbora-tarte jakin bat irakurtzeari eskaintzeak zehazten du puntuazioetako aldea. Euskadin, ikasleen ehuneko altu batek dio ez duela irakurtzen. Txostenean, egunero 30 minutuz irakurtzea gomendatzen da, eta hainbat material erabiliz irakurzaletasuna sustatzeko ohiturak bultzatu beharra aipatzen da. Honako hauek dira aipatzen diren estrategietako batzuk: testua ikaskideekin komentatzea, zatirik garrantzitsuenak azpimarratzea, norbere hitzekin laburpena egitea eta laburpen horretan zati garrantzitsuak sartuta daudela egiaztatzea.


Ikasleek hartu beharko lituzketen hainbat ohitura aipatzen dira ikerlanean: zehazki zer ikasi behar duten jakitea, irakurritakoa ulertu dutela egiaztatzea, erabat garbi ez dituzten kontzeptuak zeintzuk diren jakiten saiatzea, oraindik ulertzen ez dutena argitzeko informazio gehiago bilatzea eta testuko puntu garrantzitsuenak gogoan dituztela ziurtatzea.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI