isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

PISA 2012 Euskadi. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa

Izenburua PISA 2012 Euskadi. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa
Data 2014ko otsaila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia PISA EUSKADI 2012 txostenak 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa maila aztertzen du, aurreko urteekiko izan duten bilakaerari erreparatzen dio eta eskola-ikasleen arteko aldeak eskola-emaitzak neurtzen ditu honako faktore hauen arabera: jatorria, sexua, maila akademikoa, eskola-sarea, hizkuntza-eredua eta maila sozio-ekonomikoa.

Aurkibidea

AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. KONPETENTZIAK ETA EMAITZA OROKORRAK
a) Matematikarako konpetentzia
b) Irakurtzeko konpetentzia
c) Zientzietarako konpetentzia
d) Emaitzen bilakaera PISA 2003-2012
3. EMAITZAK ERRENDIMENDU-MAILAREN ARABERA
4. EMAITZEI ETA EUREN BILAKAERARI BURUZKO KONKLUSIOAK KONPETENTZIEN ARABERA
5. EUSKADIKO HEZKUNTZA SISTEMAREN EZAUGARRIAK EMAITZEN ARABERA.
6. ALDAGAIEN AZTERKETA
6.1. EMAITZAK IKASLEEN SEXUAREN ARABERA
6.2 IKASLEEN IRAKASMAILA ETA EMAITZAK
6.3. EMAITZAK GERUZEN ARABERA ETA ISEK MAILAREN ARABERA
6.4. D EREDUKO EMAITZAK PROBA HIZKUNTZAREN

 

Laburpena

PISA ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa da, hiru urtean behin egiten dena. PISA EUSKADI 2012 txostenak -Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatutakoa-, Matematikarako gaitasuna lehenesten du; esparru horrek 2003an ere izan zuen lehentasuna, eta beraz, alderaketa egiteko aukera dago. Ebaluazioaren helburu nagusia 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa mailaren inguruko informazioa eskuratzea da.

Horrela, Euskadiko egoera aztertzen du, hautatutako gainontzeko herrialdeekin eta beste autonomia erkidego batzuekin alderatuta. Era berean, gaitasunak sexuaren arabera konparatzen ditu, eta ikasleak eskolaratuta dauden geruzaren (hezkuntza-sarea eta hizkuntza-eredua) eta maila sozio-ekonomikoaren eta kulturalaren arabera lortutako emaitzak aztertzen ditu.

Azterketatik ondorioztatzen denez, euskal hezkuntza sistema bidezkoa da, ikasle gehienak erdialdeko errendimendu mailetan daude, baina bikaintasuna falta zaio. Txostenak agerian utzi du ikasleen jatorriaren arabera emaitzetan alde handia dagoela, izan ere, bertakoek emaitza nabarmen hobeak lortu dituzte ikasle etorkinek baino. Bi ikasle multzoen arteko aldea ELGAko handienetakoa da.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI