isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

HMH 2011-2014 Hezkuntza Marko Hirueledunaren esperimentazio prozesuaren ebaluazioa. Amaierako txostena eta ondorioak

Izenburua HMH 2011-2014 Hezkuntza Marko Hirueledunaren esperimentazio prozesuaren ebaluazioa. Amaierako txostena eta ondorioak
Data 2016ko otsaila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Hezkuntza Marko Hirueledunaren esperimentazio-prozesuari buruz egindako ikerlan zabalaren emaitza da txosten hau. Azterketaren helburua da euskara, gaztelania eta ingeles hizkuntzetan ematen den errendimendua egiaztatzea eta baita konpetentzia ez-linguistikoetan ematen dena ere (Matematikan edo Zientzietan, kasu).

Aurkibidea

HMH PROIEKTUAREN EBALUAZIOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK
I. ATALA. EMAITZEN BILAKAERA KONPETENTZIETAN (ISA-PISA eskala)
II. ATALA. 4. HELBURUA: ALDAGAIEN AZTERKETA ETA TESTUINGURUKO FAKTOREAK.
III. ATALA. 5. HELBURUA: EEMB MAILAK IDENTIFIKATZEA DERRIGORREZKO ETAPEN AMAIERARAKO.
IV. ATALA. FAMILIEN BALORAZIOA ESPERIENTZIARI BURUZ.
V. ATALA. ONDORIOAK

 

LABURPENA

Hezkuntza Marko Hirueledunaren (HMH) esperimentazio-prozesua 2010-2011 ikasturtean hasi zen, 40 ikastetxeren partaidetzarekin. 2011-12 ikasturtean eman zitzaion jarraipena deialdi berriarekin (HMH II), oraingoan ikastetxe publiko eta itunpekoak partaide zirela. Ekimenak helburu argia zuen: ereduen sistema gainditu eta horren ordez, gutxieneko komun batzuk oinarritzat hartuta, ikastetxeei beren hizkuntza-proiektuak prestatzeko autonomia handia emango dien markoa finkatzea.
Ikastetxe bakoitza, bere errealitate soziolinguistikotik abiatuta, helmuga berera gerturatu da pixkanaka: euskararen, gaztelaniaren eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza eta erabilera sozial eta akademikoa.
ISEI-IVEIk talde esperimental guztien eta alderaketa egiteko aukeratutako kontrol-talde batzuen ebaluazio-prozesua garatu du 2010-2011 ikasturtetik. Azken txosten hau ikerlan zabalaren emaitza da, honako alderdi hauek egiaztatzeko helburua izan duena: 1H eta 2H hizkuntzetan, euskaran eta gaztelanian, antzeko errendimendua gertatzen ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan; 3Hko errendimendua, kasu honetan ingelesekoa, nabarmen handiagoa ote den HMH talde esperimentaletan kontrol-taldeetan baino; eta Hizkuntzakoa ez den konpetentzien errendimendua antzekoa ote den HMH talde esperimentaletan eta kontrol-taldeetan, kasu honetan Matematikarako konpetentzia eta Zientzia-kulturarako konpetentzia.
Gainera, ikerketa honen bidez bidez, esperimentazio horretako ikasleen errendimenduan testuinguruko, ikastetxeko edo banakako zer faktorek eragiten duten identifikatu nahi izan da. Azkenik, eta espertu-lan taldearen lanen ondorioz, zera lortzen da: Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailan hizkuntza bakoitzean ikasleek lortzen duten EHEMB (Europako Kontseiluaren Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratua) maila zein den zehaztea.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI