isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa Euskadin. Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeak 2016.

Izenburua Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa Euskadin. Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeak 2016.
Data 2017ko apirila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Ikerlan honen helburu nagusia Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako egoera ezagutzea da eta, baita ere, familiek ikastetxe horietan egiten den lana nola baloratzen duten ezagutzea. 2012ko ekainean Haurreskolak Partzuergoaren eta Irakas-sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) arteko lankidetza hitzartu zen. Hasteko familientzako galdera-sorta definitu zen, Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako errealitatea ongi ezagutzeko eta ebaluazio irizpideak finkatzeko.

Aurkibidea

1. ESKOLATZE GOIZTIARRA   
1.1. Eskolatze goiztiarraren garrantzia
1.2. Jaiotza kopuruaren bilakaera Euskadin
1.3. Sei urtetik beherako haurren eskolatzea
1.4. Haurreskolak Partzuergoa

2. IKERLANAREN EZAUGARRIAK   
2.1. Ikerlanaren helburuak
2.2. Ikerlanaren diseinua eta metodologia
2.3. Galdera-sortaren ezaugarriak
2.4. Bildutako laginaren deskripzioa

3. FAMILIEN EZAUGARRIAK  
3.1. Ezaugarri sozio-ekonomikoak eta prestakuntzakoak
3.2. Hizkuntzaren aldetiko ezaugarriak  
3.3. Jarduerak familiaren ingurunean

4. HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO IKASTETXEEN BALORAZIOA
4.1. Gogobetetze maila orokorra
4.2.Haurreskoletako hezkuntza-lanaren balorazioa
4.3.Haurreskoletako antolamendu-alderdien, instalazioen eta zerbitzuen balorazioa
4.4.Familien parte-hartzea eta lankidetza

5.ONDORIOAK

6.BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK 

 

LABURPENA
Hirugarren urtez jarraian ISEI-IVEI eta Haurreskolak Partzuergoaren lankidetza-prozesuaren ondorioz Haurreskolak Partzuergoaren barruan dauden ikastetxeen egoera ezagutu, eta baita, bertako familiek ikastetxe horietan egiten den lana nola baloratzen duten ezagutu dugu. Horretarako familiek berain iritzia emateko 24 galderako galdera-sorta bat prestatu zen, bost atal hauetan banaturik: Familien profila, Ikastetxeko instalazioak eta zerbitzuak, Parte hartzea eta elkarlana, Hezkuntza-lana eta  Balorazio orokorra.

Aurreko edizioetan gertatu den bezala, ikerlanean lortzen diren emaitzetan oinarriturik, ekintza berriak definitu ahal izango dira, eta, horrekin batera, ikastetxe-sare bezala hobetzeko irizpideak finkatu.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI