isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Genero-berdintasuna Lehen Hezkuntzan eta DBH-n Euskadin

Izenburua Genero-berdintasuna Lehen Hezkuntzan eta DBH-n Euskadin
Data 2017ko apirila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Txosten honetan Berdintasunaren eta genero-indarkeria prebenitzeko zenbait alderdi ikertzen dira, bai Euskadiko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen ikuspegitik bai Zuzendaritza Taldekoek emandako iritzietatik.

Aurkibidea

1. Sarrera

2. Ikerketa
2.1. Gaiaren egoera Euskadin
2.2 Legegintza arloko garapena
2.3. Hezkidetzan oinarritutako ikastetxearen eredua: nahi dugun ikastetxea.
2.4. Marko teorikoa.
2.5. Metodologia
2.6. Galdetegien ezaugarriak

3. Azterketa deskribatzailea
3.1. Ikastetxeen ezaugarriak
3.2. Ikasleen ezaugarriak

4. Ikasleek berdintasunarekiko duten pertzepzioa
4.1. Pertsonen zaintzari eta etxeko lanei eskainitako denborarekin zerikusia duten ondorioak
4.2. Pertsonen zaintzari eta etxeko lanei eskainitako denboraren aurrean ikasleen jarrerak
4.3. Gizonei eta emakumeei egindako ezaugarri fisikoen eta nortasun-ezaugarrien esleipenarekin zerikusia duten ondorioak
4.4. Ezaugarri fisikoen eta nortasun ezaugarrien esleipena
4.5. Gizonei eta emakumeei egindako lanbideen esleipenarekin zerikusia duten ondorioak
4.6. Lanbideen esleipena
4.7. Gizonentzako eta emakumeentzako bizitzako aukerekin zerikusia duten ondorioak
4.8. Bizitzako aukeren esleipena
4.9. Berdinen arteko tratu txarren pertzepzioaren ondorioak, behatzen duten ikuspegitik
4.10. Berdinen arteko tratu txarra behatzen dutenen pertzepzioa
4.11. Berdinen arteko tratu txarren pertzepzioaren ondorioak, biktimen ikuspegitik
4.12. Berdinen arteko tratu txarren biktima diren pertzepzioa
4.13. Gelakideen aniztasunaren aurrean neskek eta mutilek dituzten jarrerak

5. Berdintasuna ikastetxeetan, Zuzendaritza Taldeen arabera
5.1. Genero-berdintasuna lantzeari buruzko ondorioak
5.2. Prestakuntza Planetan lantzen diren gaiak
5.3. 2014-2015 Ikastetxeko Planean bildutako arloak
5.4. Berdintasun-jarrerak ageri diren ikastetxeko dokumentuak
5.5. Ikasleen arteko harremanen kalitatea

6. Ondorio orokorrak
7. Gogoetak.
8. Bibliografia
 

 

LABURPENA

Txostenak biltzen du 2015eko Ebaluazio Diagnostikoaren (ED15) galde-sortei Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek eta Zuzendaritza Taldekoek eman zieten erantzunen eta datuen analisia.
Bertan genero-berdintasunaren inguruko eta genero-indarkeria prebenitzeko hainbat gai aztertzen dira: ikasleek zaintzari eta etxeko lanei emandako denbora; ezaugarri fisikoen, lanbideen eta bizitza osoan izango duten aukeren esleipenak, generoaren arabera; berdinen arteko jazarpena; ikasleen aniztasunaren aurreko jarrera…
Alderdi hauek guztiak aldagai batzuekin gurutzatu ditugu; hala nola, sexua, sarea, familia mota, hezkuntza etapa…
Bestaldetik, Zuzendaritza Taldekoek adierazi dute noraino izaten duten kontuan genero berdintasuna eta genero-indarkeria prebenitzea ikastetxeetako planetan eta proiektuetan, baita ere nolakoa den ikasleen arteko harremanen kalitatea.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI