isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN

Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016

Izenburua Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016
Data 2017ko ekaina
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua PDF
Sintesia Azken hamarkadotan sentiberatze eta kontzientzia hartze gero eta handiagoa gertatu da eskola inguruneko ikaskideen arteko jazarpenaren garrantziaz. Hemen aurkezten dan txostena, Euskadin egin dan 5. Ikerketa da (2004-2005, 2008, 2009, 2012 y 2016) Ikerketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako 93 ikastetxetan eta DBHko 92 ikastetxetan egin dugu. Lehen Hezkuntzako 5.962 ikasle, 4., 5. eta 6. mailetakoak, eta DBHko 7.610 ikasle, 1., 2., 3. eta 4. mailetakoak, talde bat hartuz maila eta ikastetxe bakoitzeko, salbu eta mailako bi talde aukeratu ditugun kasu batzuetan.

Aurkibidea

1. 2016ko TRATU TXARREN IKERKETAREN TESTUINGURUA
1.1.    Sarrera
1.2.    Oinarri teorikoa eta metodologia
1.3.    Ikerketaren ezaugarriak eta lagina
1.4.    2016 lagina
2. IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARREN AZTERKETA 2016: EMAITZEN AURKEZPENA
2.1.    Guztizkoa etapa, sexu, geruza, bilakaera eta ikasturtearen arabera.
2.2.    Tratu txar motak.
2.3.    Zenbat tratu txar jasaten ditu biktimak etapako?
2.4.    Tratu txarrak zein irakasmailatan, nork eta non?
2.5.    Norekin hitz egiten du biktimak, eta nork esku hartzen du tratu txarren aurrean?
2.6.    Nori eskatuko liokete laguntza ikasleek tratu txarren biktimak balira?
2.7.    Zer egiten dute ikasleek ikaskide bati tratu txarrak ematean?
2.8.    Genero arrazoi edo sexu orientazioagatik ikaskideak baztertzen dira?
2.9.    Tratu txarren biktimak diren Lehen Hezkuntza eta DBHKo ikasleen profila
3. IKASTETXEAREN INTERBENTZIOA
3.1.    Zer egiten dute irakasleek ikaskideen arteko jazarpenarekin?
3.2.    Gatazken bilakaera azken hiru urteotan.
3.3.    Ikastetxeen ekintzak ikasleen arteko gatazkak direla eta.
4. JAZARPENA ETA ESKOLA ERRENDIMENDUA
4.1.    Gaiaren egoera
4.2.    Askotariko Gaitasunen inguruko aldagaiei buruzko emaitzak: tratu txarrak, tratu txar kopurua, tratu txar motak, egokitasuna, gurasoen ikasketak eta familiaren jatorria.
4.3.    Tratu txarrak jasotako ikasleen ehunekoa ebaluatutako askotariko Gaitasunetako emaitzen (kuartilen) arabera.
5. DE13 eta DE15eko IKASTETXEKO BULLYING INDIZEEN ARTEKO ERLAZIOA.
5.1.    Lehen Hezkuntzako DE2013 eta DE2015 diagnostikoko ebaluazioetako IKASTETXEko bullying indizeen arteko erlazioa.
5.2.    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako DE2013 eta DE2015 diagnostikoko ebaluazioetako IKASTETXEko bullying indizeen arteko erlazioa.

 

LABURPENA

2016ko tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako tratu txarren 18 jokabidetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako tratu txarren 19 jokabidetan oinarrituz ondu da, eta kontuan hartu dira ikasturtea hasi zenetik “sarritan” edo “beti” errepikatuta gertatzen diren horrelako jokaerak.
2016ko ebaluazioan, tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzan % 22,7 da eta DBHn, berriz, % 19,2. Bilakaeraren joera gorakorra dago.
Mutilek tratu txar gehiago jasaten dute neskek baino, eta hori aztertutako ikasturte eta urte guztietan gertatzen da.
Biktimetan ehuneko handiena duen tratu txar mota ahozko tratu txarra da (% 16,2 Lehen Hezkuntzan, eta % 13,4 DBHn), bigarren tratu txar moten ehunekoak bikoizten baititu: gizarte bazterketa Lehen Hezkuntzan (% 8,3) eta jabetzei egindako erasoa DBHn (% 5,7).
Lehen Hezkuntzan, tratu txarra jolastokian egiten da batez ere (% 37,3), eta biktima dagoen klase bereko (% 52,3) mutil batzuek (% 38,4) egiten dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tratu txar egoeren % 33,5 klasean gertatzen dira. Lehen Hezkuntzan ere gertatzen den bezala, biktimaren ikasgela berekoak (% 62,2) diren mutilek egiten dituzte (% 39,2).
Biktimek, hala Lehen Hezkuntzan, nola DBHn, gehiago jotzen dute familiara eta lagunetara gertatzen zaienaz hitz egiteko, ikastetxeko profesionaletara baino. Lehen Hezkuntzako % 26,6k eta DBHko % 22,1ek, batzuetan, ez diote inori kontatzen, eta Lehen Hezkuntzako ikasleen % 4,4k, berriz, inoiz ez du hitz egiten inorekin, ezta DBHko ikasleen % 6,3k ere.

  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI