isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN
Adierazleak

Hezkuntzaren adierazleen euskal sistema egitea Unibertsitatez kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) izaera iraunkorreko jarduketa-ildo bat da, berau euskal hezkuntza-sistema ebaluatu eta ikertzeko erakunde honek duen funtzioaren ondorioa da. Proiektua ISEIren ardurapean dago eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren, Hezkuntzaren Estatistikaren Zerbitzuaren zein Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTATen) lankidetza dauka, hala alderdi teknikoetako aholkularitzarako nola datuak eskuratzeko. Hasiera bateko eginkizuna esparru teoriko batera eta hezkuntzako adierazleen lehen definizio batera iristea izan da. Hezkuntza Adierazleen Euskal Sistemaren azken osaketa egiteko, lehendabizi, sartu beharreko bideragarrien analisi zehatza egin eta posible eta esanguratsutzat jotzen dituenei buruz Hezkuntza Sailak berak erabakia hartu behar du. Zeregin progresiboa izango da lan neketsua delako eta egun jasotzen ez dituzten datuak daudelako. Laburbilduz, orain aurkeztu behar dugun dokumentua aipatutako hezkuntza adierazleen euskal sistemarako lehen hurbilpena da, bertan informazio egiaztatua zuten adierazle horien lehen hautapena egin dutela. Horrela, sistema osatuko luketen beste batzuk eta, bereziki, Europako Batasunak lehentasuna ematen dienak lantzea falta da. Sistema baten alderdi anitzak diseinatzerakoan aurkeztu ahal dituzten sailkapenak asko badira ere, sailkapen erreza egitea eta beste hezkuntza sistemetakoekin erraz alderatzea ahalbidetzen duten lau tipo hartzeko hautua egin dugu: testuingurua, baliabideak, prozesuak eta emaitzak.

Testuinguruko adierazleak, testuinguru sozioekonomikoaren egoera esplizitatzen du, hauek bezalaxe: eskolatze eta demografiako baldintzak, sozioekonomikoak eta kulturalak; biztanleek hezkuntzari buruz duten jarrera eta itxaropenak.

Baliabideen adierazleak, sistemako sarrerak (inputak) edo helburuak lortzeko dituzten baliabideak jakinarazten ditu: baliabide materialak (ekonomikoak eta azpiegiturak) eta giza baliabideak (irakasleak eta ikasleak).

Prozesuen adierazleak, horiek zentroen antolaketa eta funtzionamenduaren, hezkuntza-jarduketa eta eskolako giroaren berri ematen dute, kuantitatibo baino izaera kualitatibokoagoak dira , eta lantzen zailagoak dira.

Emaitzen adierazleak, hezkuntza sistemaren irtenbide edo izandako lorpenak: ebaluatzeko probak, oinarrizko, jarrerazko gaitasunak eta baloreak eskuratzea, lortutako tituluak, ziurtagiriak, adinaren egokitasuna derrigorrezkoak diren etapetan, eta lan-merkatuan murgiltzea eta lansariak.

 

Ondorengo ataleetan, argitaratu diren azken adierazleak dituzu. “Bilakaera” atalean, 2003. urtetik aurrera argitaratu diren adierazle guztiak topatuko dituzu.

TESTUINGURUKO ADIERAZLEAK
2003
2004
2005
2007
2008
2009
2011
2013
C1: Eskolatzeko adina (gaztea) duten biztanle-proportzioa.
   
C2: BPG biztanle bakoitzeko.
   
C3. Biztanleria eta jarduera ekonomikoaren arteko lotura.
   
C4: Biztanleri helduen ikasketa maila.
       
C5: Lanbide Heziketa. LHn ari diren pertsonen kopurua.
       
C6: Prestakuntza iraunkorreko partaidetza.
BALIABIDEEN ADIERAZLEAK
2003
2004
2005
2007
2008
2009
2011
2013
Rc1: Hezkuntzarako gastu publikoa BPGari begira.              
Rc2. Hezkuntzako gastu publikoa.              
Rc3. Ikasle bakoitzeko egiten duten hezkuntza-gastua.              
Rc4. Irakasle modura lanean ari diren biztanleen proportzioa.
           
PROZESUEN ADIERAZLEAK
2003
2004
2005
2007
2008
2009
2011
2013
P1: Ikastetxeetako zuzendarien profila.
         
EMAITZEN ADIERAZLEAK
2003
2004
2005
2007
2008
2009
2011
2013
Rs1.1: Emaitza akademikok lehen hezkuntza bukatu ondoren.          
Rs1.2. Curriculum konpetentzia Lehen Hezkuntzako 4. mailan            
Rs1.2.1. Curriculum konpetentzia LHko 4. mailan: Euskara.               Rs1.2.1
Rs1.2.2. Curriculum konpetentzia LHko 4. mailan:
Gaztelania.
              Rs1.2.2
Rs1.2.3. Curriculum konpetentzia LHko 4. mailan: Matematika.               Rs1.2.3
Rs1.2.4. Curriculum konpetentzia LHko 4. mailan:
Ingelesa.
              Rs1.2.4
Rs1.2.5. Curriculum konpetentzia LHko 4. Mailan: Zientzia, teknologia eta osasun kultura.               Rs1.2.5
Rs1.2.6. Curriculum konpetentzia LHko 4. mailan: Gizartea eta herritartasuna.               Rs1.2.6
Rs2.1. Emaitza akademikoak DBHko lehenengo zikloa bukatu ondoren.          
Rs2.2: 14 urte ikasleen curriculum ezagutza-maila. (DBHko 2. maila).            
Rs2.2.1:Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan: euskarazko hizkuntza-komunikazioa              
Rs2.2.2: Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan: gaztelaniazko hizkuntza-komunikazioa.              
Rs2.2.3: Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan: matematika.              
Rs2.2.4: Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan: Ingelesa.              
Rs2.2.5: Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan: Zientzia, teknologia eta osasun kultura.              
Rs2.2.6: Curriculum konpetentzia DBHko 2. mailan:
Gizartea eta herritartasuna.
             
Rs3.1:Emaitza akademikoak DBH bukatu ondoren.          
Rs4: Derrigorrezko irakaskuntzako emaitza akademikoen bilakaera.          
Rs5: Eskola-uzte goiztiarra.
Rs6: Lanbide Heziketa. Laneratze maila.
           
Rs7:Zientzian, matematikan eta teknologian tituludunak.
Rs8: Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntza bukatzea.  
Rs9.1: Irakurketa-gaitasuna 15 urterekin PISA eskalan.rs92          
Rs9.2: Matematikarako konpetentzia 15 urterekin PISA eskalan.rs91              
Rs9.3: Zientziarako konpetentzia 15 urterekin PISA eskalan.              
Rs10: PISAren emaitza orokorrak
2003
2004
2005
2007
2008
2009
2011
2013
Rs10.1: Matematika gaitasun orokorrak 15 urterekin.    
     
Rs10.2: Problemak ebazteko gaitasun orokorrak 15 urterekin.    
       
Rs10.3: 15 urteko ikasleen Matematikako emaitza orokorrak eta ekitatea.    
       
Rs10.4: Irakurmena 15 urterekin.    
     
Rs10.5: Zientzia gaitasun orokorrak 15 urterekin.    
     
Rs11:Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko goi mailako hezkuntzako tituludunak.      
   
 
  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI