isei.theme.imagen.isei

Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea

  • ES | EU | EN
HMH

Ebaluazioaren eremuan

  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema dela eta egiteko eskatzen zaion ebaluazio-proiektuak diseinatu eta garatzea.
  • Euskal hezkuntza sistemaren kalitatearen berezko adierazleak gauzatzea.
  • Hezkuntza premia bereziko ebaluaketarako tresnak gauzatzea.
  • Hezkuntza sailburuordetzak sustatzen dituen esperimentazio prozesuak ebaluatzea.
  • Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoarekin batera, erakundeak zein ikuskaritzak egiten dituzten ebaluazio prozesuak diseinatzea.
  • Txostenak egitea, egindako ebaluazioa eta hortik ondorioztatutako hobekuntza-proposamenak jasoko dituztenak, Zuzendaritza-kontseiluan aurkezteko.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta eskola elkarteari ebaluazioaren emaitzen berri ematea, Zuzendaritza-kontseiluaren aginduen arabera.
  • Lankidetza izatea irakasleen prestakuntzan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.
  • EAEko zerbitzu tekniko gisa parte hartzea Kalitate eta Ebaluaziorako Institutu Nazionalean eta lankidetza izatea beste erakunde batzuekin bere eskumeneko arloetan.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ebaluazioari dagokionez, bere eskumeneko arloetan.

 

Ikerketaren eremuan

  • Ikerketa eta azterlanak egiteko bideak sustatzea eta oro har Hezkuntza Administrazioari proposatzea hezkuntzaren kalitatea eta hobekuntza bermatzen lagundu dezaketen ekimen eta iradokizunak.
  • Gizarteak hezkuntza dela eta eskatzen dituen eskariak eta ikasleen hezkuntza beharrizanak aztertzea eta proposamen berritzaileak edo bideratzaileak aurkeztea hezkuntza partaidetzarenak.
  • Hezkuntza premia bereziez eta dagokien erantzunez ikertzea.
  • Zonako Laguntza Zerbitzuekin lankidetza izatea, eskatzen zaizkion esperimentazio prozesuetan, esperientzian parte hartzen duten ikastetxeen aholkularitzan, eta horretarako beharrezko diren materialak egitean.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiteko agintzen dizkion txosten tekniko-pedagogikoak egitea.
  • Hezkuntzari buruzko ikerketa eta esperientziak ezagutu eta aztertzea, euskal hezkuntza sistema hobetzeko.
  • Ikerketa eta trukaketa nazioarteko programetan parte hartzea bere eskumeneko esparruan.
  • Irakasleen prestakuntzan laguntzea, batez ere esperimentazio-proiektuekin zerikusia duten gaietan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ikerketa arloan, bere eskumeneko esparruan.

 

Dokumentazioaren eremuan

  • Jaso eta aztertzea hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, curriculum materialak, baliabide didaktikoak eta laguntza teknikoak.
  • Artxibo informatizatua eratzea, hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, material, baliabide eta laguntza teknikoena.
  • Eskura dauden baliabide didaktikoei buruzko informazioa ematea Laguntza Zerbitzu eta ikastetxeei.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta bertako zerbitzuei eskuratzea hezkuntza arloko argitalpen, datu-banku, material eta baliabideei buruzko informazioa eta agiriak.
  • Eskola material eta baliabideak egitea, hezkuntza arloko kalitatea errazteko.
  • Copyright @ 2015 ISEI-IVEI